Ezagutu nire artea: Clowna, ikuskizunak, emakume pailazoak, ikastaroak eta tailerrak.
Murgil zaitez nire mundu artistikoan. Bertan, bat egiten dute clownak, gizarte-eraldaketak, emakume pailazoak ikusarazteak, umoreak eta ikuskizunek, dibertsio, hausnarketa, trebakuntza eta topaketako uneak eskaintzeko.
NOR NAIZ
Artista geldiezina etengabeko bilakaeran
Bea Larrañaga naiz, diziplina anitzeko artista, arte eszenikoetan 20 urtetik gorako eskarmentuduna. Hasi nintzenetik gaurdaino, jolasa eta gizarte-mugimendua izan ditut inspirazio-iturri. Umorean barna nabil, eta iraultzarako eta hausnarketarako tresna dela sentitzen dut. Nire ibilbidea ezagutzera gonbidatzen zaitut.
Nire garapen profesionalarekin konprometituta, profesional handiekin trebatu naiz clown tekniketan, komedia fisikoan, kaleko arteetan...
Emakume pailazo asko izan dira, dira eta izango dira. Asko itzalpean egon dira, eta bidea ireki dute. Haiengatik eta etorriko direnengatik.
Ezagutu Bea Larrañagaren unibertsoa, zeinean clownaren artea beste arte batzuekin batzen den, hunkitzeko eta eraldatzeko.
Arakatu nire ikuskizun-sorta, askotarikoa eta umorez, emozioz, hausnarketaz eta ustekabez betea. Pertsona bakarrekoak, aretokoak, kalekoak. Ikuskizun kooperatibo eta dinamikoak. Ikuskizun bakoitza bizipen aparta eta ahaztezina da. Aurkitu gehien hunkitzen zaituen ikuskizuna eta murgildu abentura honetan!
EMAKUME PAILAZOAK EGON DIRA, DAUDE ETA EGONGO DIRA
Filipa Balbina proiektua
Filipa Balbina proiektua eta pertsonaia da, Bea Larrañagak, diziplina anitzeko eta clown-teknikan espezializatutako artistak sortua.
Beak clown munduari buruz emakume-ikuspegiz hitz egiteko duen beharra da proiektu honen jatorria. Izan ere, asko dago ikusteko eta asko dago esateko. Emakumezko pailazoak ere existitzen ziren, haiei buruz askorik hitz egin ez arren. Gaur egun, emakume pailazo zoragarri asko dago eremu guztietan, Kalean, Aretoetan, Antzokietan, Zirkuetan..., eta gehiago jakin nahi dugu haietaz
Historian izandako Zirkuko edo Zinemao clownak aipatzen dizkigutenean, zenbait pailazori buruz pentsatzen dugu: Charlot, Harold Lloyd, Marcelino, Charlie Rivel, Mister Bean, Telebistako pailazoak... Bada garaia agerian jartzeko gaur egungo andrazko pailazoei bidea ireki dieten emakume asko existitu direla, eta existitu diren horietako askori buruz ez da sekula hitz egingo, ez baitago inolako informaziorik. Beren bidea egin zuten emakume pailazoak. Haietako batzuen berri izango dugu: anekdota txikiak, profesional gisa izan zuren bilakaera...
Filipa Balbina historian izandako emakume pailazoak ikusgai jartzeko sortu da, baita gaur egun dauden emakume pailazoak hobeto ezagutzeko eta etorkizunari bestelako ikuspegi batetik begiratzeko ere.
LEKUKOTZAK
Zer esaten dute nitaz?
Klown mundua jolasak eta emozioak dira eta zentzu horretan, Beak izugarrizko baliabide pila ditu bere formakuntzarengatik. Gainera, berekiko harremana oso gertukoa da. Niretzat garrantzitsua da Beak nola lehenesten duen taldearen ongizatea.
Clown tailerrak, besteak beste nire clowna bilaten laguntzen dit. Hain zaila den bestea entzutea ahalbideratzen dit. Emozioak aurkitu eta azaleratzeko ere baliogarria zait clown tailerra. Lagun giro ederra eskeintzeaz at, oso terapeutikoa suertatzen zait , besteak beste,nire mugak ezagutzeko .
Neri klown tailerrak oso interesgarriak iruditzen zaizkit. Nere emozioak kanporatzen laguntzen dit eta nere burua indartzeko ere. Gure giroa ere oso ona.Irakasleak saioak oso ondo prestatzen ditu eta bakoitzari pistak ematen dizkio hobetzeko...Gozada da tailer hau.
BLOG
Últimas publicaciones
Mujeres pioneras en el circo: Una mirada a su legado
Mujeres pioneras en el circo: Una mirada a su legado El mundo del circo ha sido tradicionalmente dominado por hombres, pero a...
Aprende y ríe: Cómo desarrollar tu propio personaje de clown
Aprende y ríe: Cómo desarrollar tu propio personaje de clown Desarrollar tu propio personaje de clown es un proceso emocionante y creativo...
El clown como herramienta terapéutica: Beneficios y aplicaciones
El clown como herramienta terapéutica: Beneficios y aplicaciones El arte del clown ha demostrado ser una herramienta poderosa en el ámbito terapéutico,...
Kit digital programa berreskuratzeko eta erresilientzia mekanismoaren hurrengo belaunaldiko funtsek finantzatua