Ikastaro eta tailerrak: CLOWN
Clowna, pailazoa, pertsonaia bat da, zure pertsonaiarik benetakoena da. Lengoaia unibertsala erabiltzen du, eta, horren bitartez, ikusleekiko lotura ezartzen du, jolasaren, irudimenaren, inprobisazioaren bitartez.
Clown-klase bat gertakari handia da. Eta gertakari horretan, bilaketa egitea zeure komikotasuneranzko bidaia da. Zure helburua edozein dela ere: dibertitzea, ikuskizun bat egitea, zeure burua hobeto ezagutzea... Klaseak elkarrekin egindako bidaia dira, eta bidaia horretan mugak hausten dira, dena ondo dago, jolasaren bitartez ikasten dugu, pertsona bakoitza eta clown bakoitza benetakoa da.
Clown teknikaren eta banakako edo taldekako jolasaren bidez, epaitzerik gabeko eta konfiantzazko eremu bat sortuko dugu, eta, bertan, desinhibitu eta geure burua aurkituko dugu, beste leku batetik abiatuta. Eta lengoaia horri buruz eta arte eszeniko horri buruz ikasiko dugu.
Orain eta hemen. Nork bere buruari, gainerakoei eta publikoari aditzea. Gure baldarkeriekin, gure gatazkekin, gure ahultasunarekin jolastea. Sormenari mugarik jarri gabe, inoiz pentsatu gabeko tokietara iritsiko gara.
Zabaldu begiak, prestatu bidaia honetarako, izan jarrera irekia eta aurrera!!!
Adin guztietarako.
Clown teknika ezagutzeko eta lengoaia horretan bere oinarritik murgiltzeko interesa duten pertsona guztientzat.
MOTAK
IKASTARO TRINKOA
Noizean behineko ikastaroak, gehieneko ordu-mugarekin, jarraian edo bereizita, astez aste edo hilabetez hilabete.
Guztizko ordu-kopurua talde bakoitzaren beharren arabera adosten dugu.
Gutxieneko saio baten iraupena 2 ordukoa da.
Egunero saio bat edo bi egin daitezke.
Erakundearen edo taldearen eskariaren eta beharren arabera.
Irakasle jarduteko nahi banauzu, egutegiaz eta ordutegiaz hitz egingo dugu.
FORMA EMANGO DIOGU!!!
Nire ekitaldiei eta ikastaroei buruzko informazioa nahi baduzu, eman izena NEWSLETERREAN.
URTEROKO TAILERRA
Prestakuntza jarraitua, urritik ekainera.
Bi orduko saio bat astero.
Ikasturte-bukaerako emanaldia ekainean (talde bakoitzaren bilakaeraren eta lehentasunen arabera).
SORKUNTZA-LABORATEGIA
EnClown-teknikak eta metodologia artistikoen fusioa testuinguruan jarriko dituzten piezak, obrak, produktuak eta/edo proiektu artistikoak sortzeko prozesu kolektiboak edo indibidualak garatzera bideratua. Norbanakoaren baliabideak erabiliz eta baliatuz, baita nik laguntzaile gisa ditudanak eta aholkulari eta gidari gisa hainbat gaitan ditudan ezagutzak erabiliz eta baliatuz ere.
Esperientziak eta ezagutzak partekatzen ditugu. Ikertu nahi dugunari buruzko dokumentazioa biltzen dugu, eta antzezpen bat egiteko helburua duen amaiera batean ardazten dugu, clownean oinarrituta.
Sarbide libreko gune inspiratzailea, garapen eta eraikuntza kolektiboa ahalbidetzen duena, eta, gainera, esparru publikoa testuingurua jartzen duena, topagune eta elkargune gisa, herritartasun-sena sendotzen laguntzeko asmoz.
NORENTZAT DA?
Aldez aurretik clownari buruzko jakintza duen eta ikerketa sakonago batean murgildu eta lengoaia berri eta ausartagoak garatu nahi dituen edonorentzat.
Aldez aurretik clownari buruzko jakintza duen eta ikerketa sakonago batean murgildu eta lengoaia berri eta ausartagoak garatu nahi dituen edonorentzat.
TAILERRERAKO ZER BEHAR DEN
Eremu garbi bat, parte-hartzaileek askatasunez mugitzeko modukoa.
Jantzi erosoak.
Geuk emango dugu behar den materiala
NORK EMATEN DU
Bea Larrañaga, Pailazoa, Aktorea eta irakaslea. Urteak daramatza clown teknikan eta lengoaian espezializatzen. Azken urteetan, pertsona bakarreko zenbait clown ikuskizun ekoitzi eta sortu ditu. Eta irakasle ere aritu da, Clown tailerrak dinamizatzen. Eszenako clownari zuzendua (antzokia, aretoa, kalea...).
TAILERRAREN EZAUGARRIAK
ADINAK
- Hainbat adinetako taldeak: haurrak, gazteak eta helduak.
- Emakume-taldeak.
- Gazte-taldeak.
PARTE-HARTZAILE KOPURUA
- Gutxienez 8 Gehienez 14
IRAUPENA
- Una sesión mínimo 2 horas.
- Asteroko, hileroko edo noizean behineko tailerra.
- (Zuen beharretara moldatzen gara)
HITZ EGINGO DUGU, ELKARTUKO GARA ETA... BARRE EGINGO AL DUGU?
Klown mundua jolasak eta emozioak dira eta zentzu horretan, Beak izugarrizko baliabide pila ditu bere formakuntzarengatik. Gainera, berekiko harremana oso gertukoa da. Niretzat garrantzitsua da Beak nola lehenesten duen taldearen ongizatea.
Clown tailerrak, besteak beste nire clowna bilaten laguntzen dit. Hain zaila den bestea entzutea ahalbideratzen dit. Emozioak aurkitu eta azaleratzeko ere baliogarria zait clown tailerra. Lagun giro ederra eskeintzeaz at, oso terapeutikoa suertatzen zait , besteak beste,nire mugak ezagutzeko .
Neri klown tailerrak oso interesgarriak iruditzen zaizkit. Nere emozioak kanporatzen laguntzen dit eta nere burua indartzeko ere. Gure giroa ere oso ona.Irakasleak saioak oso ondo prestatzen ditu eta bakoitzari pistak ematen dizkio hobetzeko...Gozada da tailer hau.