Ikastaro eta tailerrak: barrea eta komikotasuna
Barreak gure egoera fisiko eta psikologikoa hobetzen du.
Komediaren ezaugarri nagusia umorea erabiltzea da, drama eraldatu, puztu eta barregarri uzte, eta egoera komikoak sortzeko.
Barre egiten dugunean, gure ongizate-sentsazioa hobetzen da.
Realmente usamos la risa como mecanismo de desahogo, que nos permite ver las situaciones diarias con perspectiva y optimismo.
Egiaz, barrena husteko mekanismo modura erabiltzen dugu barrea. Hala, bestelako ikusmolde batekin eta baikortasunez ikusten ditugu eguneroko egoerak.
BARREA eta KOMEDIA tailerra taldean lantzen da, parte-hartzaileen artean eremu osasungarri eta positiboa sortuz.
Konfiantzazko eremu sozial bat sortzen dugu, inor epaitu gabe. Bertan, entzutea, babesa eta errespetua egongo dira. Ondo sentitzeko eta dinamikez gozatzeko ezinbesteko baldintzak.
Komikotasun-teknikak ere ikasiko ditugu. Okerrak eta gaizki ulertuak zentzugabekeria bihurtuz. Ekintza dinamikoak. Clown pertsonaiak. Aurkakoak, parodia, ustekabea...
“Umorea” baliabidearekin lan egiten du komediak, eta Barrea eragiten du.
Noizean behingo tailerra. Iraupena, gehienez ere, bi ordukoa da jarraian, eta, gutxienez, ordu eta erdikoa jarraian. Hilean lantegi bat modu erregularrean programatzeko aukera ere badago.
Jolas- eta erlaxazio-dinamiken, dinamika fisikoen eta ahots-dinamiken bidez. Konfiantzazko eremu ludiko bat sortuko dugu, lehen helburu hori lortzeko onuragarria.
Ondoren, tailerra osatzeko, teknika komikoak ikasiko ditugu. Hala, barrera iritsiko gara, eta barre egiteko eta eginarazteko teknikak lortuko ditugu.
Lantegiaren iraupena eta dinamikak taldearen ezaugarrietara eta beharretara egokitzen dira.
Lagundu egingo dizu:
Zure alderik dibertigarriena eta gogotsuena ezagutzen
Erridikuluarenganako beldurra, beldur eszenikoa, gainditzen
Zure umore-sena sustatzen
BARREAREN ONURAK
Zenbait substantzia biokimiko ekoiztea eta askatzea errazten du: serotonina, dopamina... Substantzia horiek aldartea hobetu, mina baretu eta sormena areagotzen dute.
Estresa gutxitzen du, eta oroimena hobetu. Hala, ikastea eta ongizate emozionala errazten dira.
Eta izaki sozial hobeak egiten gaitu.
TAILERRERAKO ZER BEHAR DEN
Eremu garbi bat, parte-hartzaileek askatasunez mugitzeko modukoa
Geuk emango dugu behar den materiala
NORK EMATEN DU
Bea Larrañaga, Pailazoa, Aktorea eta irakaslea. Urteak daramatza umore-ikuskizunak egiten eta tailerrak dinamizatzen, bai Clown tailerrak bai Barrea lantzekoak. Bataren helburua eszenako jolasa da, eta bestearena banakoaren, taldearen eta bizitzaren jolasa, abiapuntutzat hartuta barrea eta haren onurak.
TAILERRAREN EZAUGARRIAK
ADINAK
- Hainbat adinetako taldeak: haurrak, gazteak eta helduak.
- Emakume-taldeak.
- Gazte-taldeak.
PARTE-HARTZAILE KOPURUA
- Gutxienez 8 Gehienez 14
IRAUPENA
- Ordu eta erdi eta bi ordu artean.
- Asteroko, hileroko edo noizean behineko tailerra.
- (Zuen beharretara moldatzen gara)
HITZ EGINGO DUGU, ELKARTUKO GARA ETA... BARRE EGINGO AL DUGU?